Roman zortzigarren, eta Izagirre hamargarren

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 00:00

Sergio Roman hernaniarra, aurreko lasterketa batean.

10 kilometroko lasterketan lortu zituzten Donostian emaitzarik onenak bailarako korrikalariek.

Asteburuan Donostiako Maratoia jokatu da Donostiako kaleetan zehar, eta bailarako hainbat eta hainbat maratoilarik hartu zuten parte. Hala ere, emaitzarik onenak 10 kilometroko lasterketan lortu ziren. Bertan, Sergio Romanek zortzigarren postuan amaitzea lortu zuen, 32 minutu eta 9 segunduko denborarekin. Gaizka Izagirrek hamargarren amaitu zuen, 32:29ko denborarekin.

Maratoian Aitor Urretabizkaiak 83garren bukatu zuen, 2 ordu, 42 minutu eta 13 segunduko denborarekin. Milaka lagunek hartu zuten parte, eta ia denek amaitu zituzten 42 kilometroak. Eguraldia lagun, giro ederrean osatu zuten ibilbidea korrikalariek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!