Neska nagusiek garaipena, Hondarribian

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 00:00

Senior neskak azaroko partidu batean. Artxiboko argazkia.

0-3ko garaipena lortu zuten Hernaniko senior neskek. Jubeniletan kadeteetan eta infantiletan ere garaipenak lortu dituzte.

Igandean Hernaniko neska seniorrek, 0-3ko garaipena lortu zuten Hondarribiaren aurka, etxetik kanpo. Hasieratik estutu zuen Hondarribiko taldeak, baina 19-25eko emaitzak partidua bideratuta utzi zuen. Ondorengo jokaldiak ere Hernaniren aldekoak izan ziren: 7-22 eta 13-25. Orokorrean, Hernaniko neskek erraz atera zuten partidua aurrera. 

Jubeniletan ere, neskak fin ibili ziren asteburuan: batetik, Hernani 1 taldeak 3-0 irabazi zuen Ttantta Oarso taldearen aurka; eta Hernani 2 taldeak ere, 3-1ko garaipena lortu zuen, Vendetta taldea garaituta. 

Kadetetan, ildo beretik jarraitu dute, izan ere, garaipenak lortu dituzte nesken bi taldeek: Hernani 1 taldeak 1-3 garaitu zuen Donostiako Bera Bera; eta Hernani 2 taldeak Izukaitz taldearen aurka irabazi zuen: 3-0. 

Infantiletan, nesken Hernani 2 taldeak bakarrik jokatu zuen asteburuan, Ipar Titanak taldearen aurka, Donostian. Hernanik ezin izan zuen aurkaria garaitu eta 3-1eko porrota jaso zuen. Mutiletan, berriz, Zarautzen jokatu zuten, eta garaipenik gabe itzuli ziren etxera hernaniarrak (3-0).  Mutil infantilek porrota jaso bazuten ere, partidu ona jokatu zuten

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!