Porrota jaso zuen Hernanik, aurkari zuzenaren aurrean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 00:00

Beñat Arizeta aurkari batekin, baloia berreskuratu nahian.

17-26 galdu zuen Hernanik Zarautzen aurka, etxean. Une honetan, laugarren postuan doaz trikoloreak, 25 punturekin.

Garrantzi haundiko partidua jokatu zuen Hernanik larunbatean, Zarautzen aurka. Trikoloreen aurkari zuzenak ziren, baina Hernanik ezin izan zituen menpean hartu, eta beraz, porrota jaso zuen: 17-26.

Dagoeneko bigarren porrota jaso dute trikoloreek; aurrenekoa Gernikaren aurka, eta Zarautzen aurka, bigarrena. Larunbateko partidua, zarauztarren alde hasi zen (0-3) zigor kolpearekin, baina hamaikagarren minutuan, Hernanik 7 puntu lortu zituen Xabi Lukasen ensaioarekin eta Beñat Arizetaren jaurtiketarekin. Partidua aurrera joan ahala, Zarautzek bi ensaio egin zituen 25garren eta 29garren minutuetan, eta Hernaniren aurretik jarri zen (7-13); eta aurreneko zatiari amaiera eman zitzaion 7-20ko markagailuarekin. 

Bigarren zatiari hasiera eman eta berehala, Zarautzen aldeko zigor kolpearen ostean, Hernanik, beste 7 puntu lortu zituen Jon Ander Zapiainen ensaioarekin eta Jokin Olearen jaurtiketarekin (14-23). Segidan, Hernaniren aldeko zigor kolpearekin, azken lau puntuak lortu zituen Hernanik (17-23). Partidua amaitzear zegoela, Zarautzen aldeko zigor kolpeak 14-26 jarri zuen markagailua.

Une honetan, Hernaniko Ohorezko B Mailako mutilak laugarren postuan doaz 25 punturekin, eta aurretik daude Zarautz hirugarren postuan 29 punturekin; Uni Bilbao bigarren 30 punturekin, eta lider doa Getxo, 30 punturekin, partidu bakarra galduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!