Galdos eta Otxoa, Gipuzkoako txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 00:00

Beotibar frontoian sariekin argazkia atera zuten bi mailetako zortzi finalistek.

CD. Hernanikoen arteko Gomazko Paletako finalean Eizmendi eta Macicior 30-20 garaitu dituzte Beotibarren.

CD. Hernaniko Leire Galdos eta Naroa Otxoa dira Gipuzkoako Gomazko Paletako txapeldunak, larunbatean, finalean, taldekide diren Garazi Eizmendi eta Enara Macicior 30-20 garaitu eta gero. Faborito ziren Galdos eta Otxoa eta bere nagusitasuna erakutsi zuten. Leire Galdos oiartzuarra nagusi izan zen, finaleko urduritasunak protagonista izan ziren partiduan. Hasieratik egin zuten ihes txapeldunek.

 

Maddi Iriondo eta Joana Tolaretxipi, azpitxapeldun bigarren mailan

Hernanira ez ziren beste bi txapel etorri. Bigarren mailako finalean, Beotibar taldeak, etxean, 30-18 garaitu zituen Maddi Iriondo eta Joana Tolaretxipi. Urduri hasi zuten partidua hernaniarrek, eta amaieran aurkarien pare jokatu arren, hasierak kalte haundia egin zien.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!