Herriari begirako Euskera Plan «egingarria» osatu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 27a, 00:00

Euskera Kontseilua sortuko dute, «Hernanin euskeraren normalizazioan eragiten jarraitzeko ekintzak eta ideiak gauzatzeko ahalbidetuko duelakoan gaude».

Joan den ostegunean aurkeztu zuen Hernaniko Udalak herritarren aurrean, 'Herriari begirako Euskera Plana 2023-2027'; euskeraren normalizazioan eragiten jarraitzeko asmoz, eta era berean, «bizitza publikoan euskaraz funtzionatuko duen eta herritarrak euskeraz eroso bizi ahalko diren Hernani eraiki eta garatzeko». Planaren erronka nagusia zein zen ere azaldu zuten, eta ondorengoa da: «euskara gizarte-bizitzan unibertsalizatzea eta komunikazio-hizkuntza bihurtzea». Hernaniko Udalak osatu duen plan honek, euskera gizartearen oinarri bezala ulertzen du: «herritar eta herriko eragile guztiak inplikatzen dituena, ez soilik euskaltzaleak». 

«Plan honek neurri zehatzak hartzera behartuko gaitu, ez da teorian soilik geldituko», adierazi zuen Asier Mingo Euskera zinegotziak aurkezpenean.

 Ostegunean aurkeztutako plan honek, Euskera Zerbitzuak herrira begira gauzatzen dituen jarduera eta egitasmoak jaso ditu soilik. Eta plan «egingarria» izan dadin, hurrengo urteetarako pausoak eta agenteekin adostuta, zein gai eta egitasmori helduko zaion zehaztu du  Udalak. Horien artean kokatu dute, Euskera Kontseilua:  Euskara Kontseiluak
Hernanin euskararen normalizazioan eragiten jarraitzeko ekintzak eta ideiak gauzatzen ahalbidetuko duelakoan gaude», eman zuen aditzera Mingok.

Era berean, aitortu zuten Euskera Kontseilua tresna bat izango dela: «Udalaren eta herriko eragileen elkargune izango den organoa, elkarren berri izan eta euskararen normalizazioan norabide berean aritzeko. Kontseilua proposamenak egiteko eta aholkularitzarako gune izanngo da, hain zuzen».


Lan-ildo nagusiak, aisialdia, transmisioa eta gizartearen euskalduntzea

Udaleko Euskeraz Zerbitzuak gogoeta prozesua hasi zuen 2021ea, eta aurkezpenean adierazi zutenaren arabera, abiapuntu hartatik osatu dute 2023-2027 Euskera Plana, herriko eragileekin elkarlanean.

Diagnostikoa egin ostean, Udaleko Euskera Zerbitzuak prozesuan parte hartu duten eragileekin adostu du indargunea jarriko dutela aisialdian; familia eta etxeko transmisioan; eta gizartearen euskalduntzean. Horrez gain, zeharka landu beharreko bi eremu ere adostu zituzten; hala nola, migrazioa eta bilakaera demografia eta urbanistikoa.

Amaitzeko Hernaniko Udalak eskerrak eman ditu: «'Herriari begirako Euskera Plana 2023-2027' osatzen parte hartu duten eragile guztiei, osteguneko aurkezpenera hurbildu zirenei eta aurrerantzean ere, euskeraren normalizazioan Udalaren bidelagun izango direnei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!