Deskontu bonuak erosteko aukera etzitik, Berriak elkartearen bulegoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 27a, 00:00

Mota guztietako erosketak egin daitezke bonuekin, zenbait komertzioetan.

Bonuak erosi daitezke azaroaren 29tik aurrera, goizeko 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Hernanin bertako erosketak bultzatzeko asmoz, ohi moduan, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak 500 deskontu bonu aterako ditu, etzi. Bonuen kostua 40 eurokoa izango da, baina gastu-balioa, berriz 50 eurokoa. 2024ko urtarrilaren 6ra arte erabili daitezke deskontu-bonuak. 

Deskontu-bonuak erosteko interesa duen oro Berriak elkartearen bulegora bertaratzeko aukera izango du etzitik aurrera, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Kanpaina honetan, Hernaniko 70 saltoki baino gehiagok hartzen dute parte, eta hainbat sektoretakoak dira, hala nola, ehungintza, oinetakoak, aisialdia, kultura... Beraz, Berriak elkarteak azpimarratu du kontsumitzaileek aukera zabala izango dutela erosketetan. Bonua erosterako garaian, NANa eskatuko zaie erosleei eta bi baldintza bete behar dira; batetik, adin nagusikoa izatea; eta bestetik, txartelarekin egitea ordainketa. Horrez gain, ondorengoa adierazi du Berriak elkarteak: «beste pertsona baten izenean bonu bat erosteko aukera aurreikusten dugu, betiere interesdunaren NANa ekartzen bada, eta fotokopiarekin nahikoa izango da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!