Neguko oporretan euskeraz gozatzeko aukera, Doberaren Negulekuekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 26a, 00:00

Ederki pasatzen dute haurrek Doberak antolatutako Negulekuetan.

Dagoeneko ireki du Doberak Negulekuetan izena emateko aukera, 'dobera.eus' webgunean.

Neguarekin batera badatoz neguko oporrak, eta oporrekin batera, aisialdirako denbora. Hori horrela, urtero moduan, Dobera Euskara Elkarteak Negulekuak antolatu ditu, bi astetarako. Ekintza ugari egiteko aukera izango dute etxeko txikiek, besteak beste, ludotekan zilipurdika ibiltzeko aukera, irteera txikiak ere egingo dituzte, jolasetan ere arituko dira eta sukaldaritza tailerretan parte hartzeko aukera ere izango dute.  

Ekintza guzti hauekin, Dobera Euskera Elkartearen asmoa da haurrei euskerazko aisialdia eskaintza: «eta horretan buru-belarri arituko dira gure begiraleak».

Negulekuak abenduaren 22an hasiko dira eta bi asteko iraupena izango dute; hau da, urtarrilaren 5era arte izango dira.  Negulekuetan 3 eta 10 urte bitarteko haurrek ha dezakete parte: «2013 eta 2020 artean jaiotakoek, hain zuzen», zehaztu du Doberak. 

Aurtengo Negulekuetarako gainera ordutegia zabaldu dute: goizeko 08:00etatik 09:00etara harrera egingo zaio haurrei; eta 09:00etan emango zaie hasiera Negulekuei, eguerdiko 13:30ak arte. 

Negulekuen eskaintza bi asteko izan arren, Doberak ondorengo aukera ezberdinak eskainiko ditu: «lehenengo astean bakarrik parte hartzea 70 euro,  eta Doberako bazkideak 65 euro; bigarren astean bakarrik parte hartzea 55 euro, eta Doberako bazkideak 50 euro; edota nahi izanez gero, bi asteetan ere aritu daiteke 110euroren truke, eta Doberako bazkideek, aldiz, 105 euro. Aurten gainera, seme-alaba bat baina gehiago apuntatuz gero, prezio berezia eskaintzen dugu: lehenengo astean, 60 euro eta bazkideek 55 euro, bigarren astean, 45 euro eta bazkideek 40 euro eta 2 asteetan zehar arituz gero, 95 euro eta bazkideek 90 euro».

Dagoeneko izena eman daiteke Doberak antolatutako Negulekuetan, eta horretarako aukera dago abenduaren 13ra arte. Hala ere, Doberak gogorarazi du talde kopurua mugatua izango dela, eta beraz, lehenbailehen izena ematea gomendatu du 'dobera.eus' en. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!