Bihartik, Mañe Y Flaquer plazako sarrera-irteerak, Montevideo kaletik

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 26a, 00:00

Aurreikuspenen arabera, hilabetez egongo da itxita Florida kaleko sarrera.

Udalak iragarri du, Mañe y Flaquer plaza berritzeko lanak direla eta, trafiko-antolakuntzan aldaketak izango direla bihartik aurrera. Hoditeriaren saneamendua eta irisgarritasun neurriak betetzen dituen zebra-bidea egiteko lanak hasiko dituzte bihartik, eta ondorioz, ezingo da Florida kaletik  Mañe y Flaquer plazako aparkalekura sartu. 

Lan hauek iraun bitartean, aparkalekuko sarrera-irteerak Montevideo kaletik egin beharko direla azaldu du Udalak: «eta aurreikusten dugu, hilabetez egongo dela itxita Florida kaleko sarrera». 

Era berean, Florida kaletik sarrera duten aparkaleku pribatuetara sartzeko aukera izango dute «normaltasunez», nabarmendu du Hernaniko Udalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!