Senior nesken taldeak lehengo postua sendotu nahi du, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

Harresi 2 taldearen aurka jokatuko dute senior neskek Hondarribian, 12:30etan.

Senior nesken taldeak partidurik galdu gabe jarraitzen du, jokatutako bost partidutatik bost irabazita. Igandean, Harresi 2 taldea izango du aurkari, Hondarribiko Hondartza Kiroldegian, 12:30ean. Momentu honetan Hondarribitarrak sailkapeneko azken postuan daude.

Datorren hasteko partidua izango da jokatuko duten azkena. Abenduaren 2an izango da, larunbatean, eta Arizmendi A taldearen aurka arituko da. Partidu bakarra galdu du Arizmendik, aurreko astekoa, Tolobolei B-ren. Bigarren eta hirugarren postuan daude, hurrenez hurren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!