Hernanik gertu jarraitu nahi du lidertzatik

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

Legazpin jokatuko du gaur 18:30etan eta irabazten badu lehenengo bi postuetatik garaipen batera jarraituko du.

Hernaniko eskubaloi klubaren hazkundea nabaria izan da aurten eta boladari eutsi nahi diote mutil seniorrek eta jubenilek. Bigarren mailan hirugarren postuan daude sailkatuak, sei partidu irabazita eta bi galduta, eta aurreneko biak garaipen bakarrera daude. Gaur, 18:30etan, Legazpin jokatuko dute eta irabaziz gero gertu mantenduko da. Faborito dira hernaniarrak.

 

Jubenilak Bidasoa liderraren aurka jokatuko dute bihar

Jubenilen denboraldia ikusgarria da, bigarren postuan daude Gipuzkoako ligan eta bihar Bidasoa liderraren aurka jokatuko dute, 11:30etan, Hernaniko kiroldegian. Irabaziz gero lider jarriko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!