Hernaniko bi bikote bihar, final nagusian

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

Enara Maciciorrek Lehenengo mailako finala jokatuko du.

Tolosako Beotibarren jokatuko dira Gipuzkoako Gomazko Paletako nesken finalak 10:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Gomazko Paletazko nesken finalak bihar jokatuko dira Beotibar frontoian, 10:00etan hasita eta palista hernaniarrak protagonista izango dira. Lehenengo mailako finalean bi bikote hernaniar bata bestearen aurka lehiatuko dira. Eguneko bigarren finalean, Leire Galdos eta Naroa Otxoak (Hernani 2), Garazi Eizmendi eta Enara Maciciorren (Hernani 1) aurka jokatuko dute. Hernani 2 da faborito.

Eguneko lehenengo finala Bigarren mailakoa izango da eta hemen Maddi Iriondo eta Joana Tolaretxipi (Hernani 2), Uxue Aranburu eta Itziar Lopetegiren (Beotibar 1) aurka arituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!