Dakapo abesbatza eta akordeoilariak, Cerveran

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

Hernaniko musikariek kontzertua eskaini zuten Lleidako herrian, bertako kontserbatorioarekin egindako elkartrukean.

Lleidako Cervera herrian kontzertua eskaini zuten Hernaniko akordeoi orkestrako eta Dakapo abesbatzako kideek. Hernaniko Musika Eskolaren eta Cerverako kontserbatorioaren artean egindako elkartruke bat izan da, eta udaberrian Hernanira etorriko dira bertako musikariak. 

Egonaldia bikain aprobetxatu dute hernaniarrek. Ostiral iluntzean iritsi ziren Cerverara, eta bertako udaletxean harrera egin zieten larunbat goizean. Iluntzean, berriz, kontzertua eskaini zuten herriko auditorioan. Talde bakoitzak bere kantutegiko abestiak eskaini ondoren, kontzertua bukatzeko denek elkarrekin abestu zituzten Txoriak txori eta Canço de faroner abestiak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!