ITUROLATARROK

Burujabetuz

Fanny Alonso eta Maialen Porroy, KOTOI 2023ko aza. 25a, 00:00

“Nazio, herrialde nahiz herri bateko lurraldea eta herritarrak gobernatzeko ahalmena, eskumena eta eskubidea da”. Hori dio burujabetzaz euskarazko wikipediak. Zer bai, baina, nola? Hernanin, aspalditxo hasiak gara Hernani Burujabe proposamen ekonomiko, sozial eta politikoaren baitan antolatzen, hausnartzen, frogatzen eta, azken batean, ekiten.

Honen harira, aurten Burujabetuz ekimena jarri dugu martxan. Lanaren burujabetzaz sakondu ahal izateko ikastaro xumea da, 10 saioz osatua. Bertan, proiektu ekonomiko propio zein komunitarioak garatzeko tresnak elkarbanatzen dira saio teoriko-praktikoen bueltan: ekonomia sozial eta eraldatzailea (ESE), kooperatibismoaren marko ekonomiko-politikoa, ekonomia- eta komunikazio-plana, edo sortzen diren egitura horiek ekonomikoki, baina batez ere, bizigarritasunaren ikuspegitik jasangarriak izatearen inguruko saioak, besteak beste.


Xumetik hasi gara, baina tinko. Iturolatarrok gure aletxoa jarri nahi dugulako burujabetzen herriaren alde, lan baldintza duinak ahalbidetzen dituzten egitura ekonomikoak sortzea gu guztion bizitzak erdigunera ekartzeko era bat gehiago baita.

 

Burujabetuz – Ekintzailetza Zerbitzua
www.burujabe.hernani.eus

 

Hernaniko Elkarlan Sorgunea

Iturola.eus

Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

 

Talleres Mitxelenak babestutako atala

Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!