Zabalik dago Gabonetako CDH Kanpusean izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

2012-2015 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta dago Kanpusa. Gabonetako asteetan askotariko jarduerak egingo dituzte.

Gabonak gerturatzearekin batera, CDHko kideek martxan jarri dute egitarau berezia. Dagoeneko zabalik dago Gabonetako Kanpusean izena emateko epea, 2012-2015 urteen artean jaiotako haurrentzat. 

Aurten ere bi txanda antolatu dituzte; lehenengoa abenduaren 26tik 29ra izango da, eta bigarrena urtarrilaren 2tik 5era. 10:00etatik 13:00etara iraungo dute jarduerek, eta askotariko ekintzekin uztartuko dute futbola. 

Izena emateko 619 31 04 53 telefono zenbakira edo hfutboleskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, eta inskripzioa egitean 60 euro ordaindu behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!