Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, bertso bazkaria izango da Elur Txori elkartean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

Jende ugari elkartu zen iaz Elur Txori elkartean.

Aitor Mendiluzek eta Nerea Elustondok jarriko diote ahotsa bertso bazkariari datorren larunbatean eta tiketak salgai daude dagoeneko Zintzarri tabernan.

Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, abenduaren 2an, bertso bazkaria izango da Elur Txori elkartean. Burrunba taldearen eskutik, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo entzun nahi dituen pertsona orok salgai ditu dagoeneko bazkariko tiketak Zintzarri tabernan, 25 euroan. Menu beganoa hautatzeko aukera ere izango da, baina aurretik idatzi behar da @burrunba_hget Instagram kontura.

Bazkariaren aurretik eta gero ere hainbat ekintza egongo dira: aurretik, 13:00etan, triki-poteoa antolatu da Tilosetan eta, ostean, 19:00etan DJ Anonimous bikotea arituko da Ekosen euskal musika jartzen.

Helburua da euskaraz gozatzea eta Hernaniko gazte euskaldunak batzea. Bigarren aldia da bertso bazkaria antolatzen dena Euskararen Egunaren bezperan. Aurreko urtean arrakasta handia izan zuen planak, 90 gazte bildu ziren guztira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!