Haziak ereiteko auzolana egingo dela jakinarazi du Sagarreta Natur Taldeak. Larunbat honetarako egin dute deialdia, parte hartu nahi duen edozeinentzat. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua Iturolan, eta han daukaten materialarekin gauzatuko dute jarduera. Ez da beharrezkoa izena ematea.