Zaintza izango dute hizpide bihar goizean, Kulturarteko Plaza Feministako mahai inguruan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 24a, 00:00

Mahai inguruaren ondoren, KPFtik hasiko da manifestazioa.

Zaintzari buruzko esperientziak elkarbanatuko dituzte hizlariek. 11:00etan hasiko da mahai ingurua, eta ondoren manifestazioa egingo dute.

'Zaintza eskubide kolektiboaren alde' izenburupean, mahai ingurua egingo dute bihar, goizeko 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan. Bost hizlari arituko dira bertan, zaintzari buruzko bizipenak eta esperientziak elkarbanatzen: Nora Alejos Azkona, Txemi Apaolaza Beraza, Bere Nuñez, Ione Urruzola Ansa eta Marta Luxan Serrano. Mahai ingurua euskeraz izango da, baina itzulpen zerbitzua eskainiko dute bertan. Horrez gain, haurrentzat zaintza zerbitzua ere izango da. 

Mahai ingurua amaitzean, 12:30ak aldera, manifestazioa egingo dute Kulturarteko Plaza Feministatik hasita, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren eguna dela eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!