June Ruiz hernaniarrak emaitza onak, Bulgarian

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 23a, 00:00

June Ruiz tiratzailea lehiatzen, eskuinean.

Ruiz tiratzaile hernaniarrak, poulean sei asalto eta gero, zuzeneko kanporaketetara sailkatzea lortu zuen.

Donostiako Fortuna taldeko tiratzailea den June Ruiz hernaniarrak, pasa den asteburuan debutatu zuen Europako Zirkuituan, kadete sable kategorian. Bulgariako Sofian jokatu zen, eta Europako txapelketarako puntuagarria zen. Bulgarian, mundu osotik etorritako 208 tiratzilek hartuko zuten parte. 

Tiratzaile hernaniarrak, poulean sei asalto eta gero, zuzeneko kanporaketetara sailkatzea lortu zuen. Ruizek, besteak beste, garaitu zituen Poloniako Ostrowska tiratzailea eta AEBetako Jeong tiratzailea. Hala ere, ez zuen Hungariako Racz garaitzea lortu.

Ruizen debutean eta kategoria honetan lehiatzen duen aurreneko urtean, merezimendua lortu zuen; izan ere, 64garren postua lortu zuen, Espainiako taldeko bigarren sailkatua izanik. 

Datozen bi asteburuetan Madrilen lehiatuko da eta abenduan Alemaniara joango da Europako Zirkuituko hurrengo probaren baitan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!