Andre Kale konpontzeko hiru urte behar izan dituztela kritikatu du PSE-EEK

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 23a, 00:00

Andrekale behealdeko kalea obretan. Argazkia: alderdi sozialista.

Alderdi sozialistak gogorarazi du 2021eko martxoko batzorde batean Andre Kaleren behealdea konpontzeko eskatu zutela.

Hernaniko PSE-EEk kritikatu du EH Bilduren gobernuak «ia hiru urte behar» izan dituela Andre kaleko zati bateko lurra konpontzeko. 

Eta talde sozialistak 2021eko martxoaren 4ko batzordea ekarri du gogora, adieraziz bertan eskatu zituzten Andre Kaleren behealdea konpontzea, kioskoaren inguruan: «une horretan, ardura zuen zinegotziak adierazi zuenez, eremua aztertu ondoren, lurzorua lehenbailehen konpontzen saiatuko zirela azaldu zuen».

Hori horrela, Ricardo Crespo bozeramaile sozialistak adierazi duenez, «Eh Bilduren gobernuek ia hiru urte behar izan dituzte udalerriko arazo bati irtenbidea emateko. Herriko kale bat, denbora honetan guztian baldosak aske eta altxatuta izan dituena. Ibilgailu-trafikoa duen kalea da, eta egoera txarrean dagoenez, ibilgailuren baten gurpila zulatu ahal izan dute». PSE-EEk uste du «onartezina» dela hain obra txikia hain berandu gauzatzea: «Hernaniarrek egoera txarrean zegoen kale bati eutsi behar izan diote denbora honetan eta horrek zirkulazioa oztopatu du. Gobernuak azkar konponduko al ditu udalerrian sortzen diren arazo guztiak? Ez dugu imajinatu ere egin nahi zer gertatuko den obra handiagoak egin behar direnean. Izapideak arintzeko eskatzen diogu EH Bilduri, Hernanin egunerokotasunean sortzen diren arazoak serioski hartzeko eta gure bizilagunei eragiten dieten arazoei erantzuteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!