Asanblada irekia, Bidea herritar taldeak deituta

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 23a, 00:00

Biharko, 'Herritarron bizitzak eraldatzera goaz' lemapean, asanblada irekia antolatu du Hernaniko Bidea herritar taldeak. Irekia izango da hurrengo urteari begirako helburuak eta erronkak mahai gaineratuko dituzte. Arratsaldeko 18:00etan izango da bilera, Iturolan, eta ondorengo galderak izango dira abiapuntu: Zer ekarpen egin dezaket? Zein da nire lakuea espazio horretan? Herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete: «heritar oro prozesuaren parte izan dadin, ekar dezala bakoitzak bere aletxoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!