Santa Zezilia eguna gaur, eta kontzertu mordoa datozen egunotan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 22a, 00:00

Atzo, Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko zuten, Biterin.

Etzi, Ur Bi kontzertua eskainiko dute, besteak beste, Hernaniko txistulariak taldeak  eta Elena Setienek, Biterin.

Gaur Santa Zezilia eguna bada ere, dagoeneko azaroaren 18tik hasi ziren herriko musikariak Santa Zezilia egunaren bueltan kontzertuak eskaintzen. Aurrenekoak izan ziren Goiz Eguzkiko abesbatzakoak, kale buelta eginez; eta Hernaniko Musika Bandakoak eta Gazte Bandakoak, berriz, Santa Zezilia kontzertua eskainiz institutuan. Atzo, Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasleek hartu zuten lekukoa eta, Santa Zezilia kontzertua eskaini zuten Biteriko areto nagusian. 

Etzirako, Ur Bi kontzertua antolatu dute, Santa Zezilia eguna osatzeko asmoz, eta parte hartzaileak izango dira Hernaniko Txistulariak, Elena Setien, Elena Martinez de Murgia, Iñaki Sayar eta Onintza Albeniz. Hala ere,  Elena Setien donostiarraren ahotsa eta doinuak izango dira kontzertuaren  ardatz. Urte guzti hauetan sari eta kolaborazio desberdinak jaso ditu eta lehenengo aldia da Elena Setienen ibilbidean txistulariekin batera arituko dena, berak sortutako zenbait pieza moldatu eta elkarrekin joko dituzte. 

Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera kontzertuari, eta Biteriko areto nagusian izango da. Kontzertu hau, Hernaniko Herri Musika Elkarteak antolatu du, Hernaniko Udalaren laguntzarekin, eta ondorengoa izango da eskainiko dute errepertorioa: Itsasoa laino dago; Far from The Madding Crowd; I Forget about you; Elizatikan konbenturaino; Dreaming of earlthy things; Ur Bi; Down the Meadow; Goddesses; Ametsetarik; Dama zuria; eta She was so fair.

Eta larunbatean, berriz, Kantuz abesbatzak hartuko du lekukoa, udaletxeko areto nagusian kontzertua eskainiz, 19:30etan hasita.

 
Kontzertua eta Musikalean, bihar

Bihar arratsaldean, Hernaniko Musika Eskolako ikasleek, berriro hartuko dute lekukoa eta kaleetan barrena ibiliko dira, giroa jarriz, 18:00etan hasita. Horrez gain, Maria Berasartek eta Pepe Riverok ere kontzertua eskainiko dute, 19:30etan hasita, Biterin. Sarrerak Biteriko leihatilan edota kultura.hernani.eus  webgunean erosi daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!