Batxata ikasteko saio bana, bihar eta 28an

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 22a, 00:00

Biharko eta azaroaren 28rako, batxata dantzatzen ikasteko bi saio antolatu ditu Zilegi Eskolak. Julen Garmendiak eta Maddi Eraunskinek eskainiko dute 4 orduko ikastaroa, bi egunetan zatituta: lehenengoa bihar, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara; eta bigarrena, azaroaren 28an, ordu berean, Langile Ikastolan. Zilegi Eskolak aitortu du euskera praktikatzeko «oso egokiak» direla saioak. Bertaratzeko aldez aurretik izena ematea gomendatu du Zilegi Eskolak, eta bi bide daude horretarako: zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita, edo 663 043 314 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!