Hernaniko Udal Euskaltegiak azaroaren 29rako Mintzodromoa antolatu du, eta parte hartu nahi duenak ostiralera arte izango du izena emateko aukera. Euskaltegiak dioenez, «une atsegin bat pasatzeaz gain, helburuak dira: euskara ikasten ari direnak euskeraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskeraz aritzeko aukera gutxi duenari aukera horiek ematea; euskalduna izan arren, ohituraz euskara gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea... azken batean, elkarrekin euskeraz aritzea».
Aurten, lehenengo aldiz Milagrosan elkartuko dira, eta saio bakarra egingo dute, goizeko 10:00etatik 11:00etara. Eta horrenbestez, Udal Euskaltegiak herritarrei gonbitea luzatu diete: «euskera ikasten ari bazara, edota ikasi bai, baina gehiegi egiten ez baduzu, aukera ederra duzu praktikan jartzeko; egunerokoan euskaraz egiten baduzu ere animatu, oso aberasgarria da-eta dakizuna ikasten ari direnekin konpartitzea».
Mintzodromoan izena emateko, Hernaniko Udal Euskaltegiko telefonora deitu 943 33 18 96; edota idatzi euskaltegi@hernani.eus helbidera.