Bi autoren istripua, Chillida Leku parean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 20a, 18:43

Talka egin duten bi autoak errepidetik baztertu dituzte, eta ertzaintza ari da zirkulazioa kudeatzen.

Istripu bat izan dute bi autok, gaur arratsaldeko 17:50ak aldera, Galarretatik Errekalderako errepidean, Chillida Leku museoaren parean. Auto bat baztertu dute Chillida Lekuko sarrerara, eta beste autoa beste aldera (Jauregi bailara). 

Une honetan ertzaintza ari da lanean, eta trafikoko zirkulazioa kontrolatzen ari da. Retentzioak sortu daitezke, beraz, kontutan izan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!