Azken jardunaldira lehenengo postuan iritsi dira Oxan eta Xerpa

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 00:00

Amaierara iristen ari da Kixkaleko Xake Txapelketa. Lehenengo faseko azkenaurreko jardunaldia jokatu zuten igandean, eta emaitzek eragina izan dute sailkapenean. Honakoak izan dira emaitzak:  Romero = : = Xerpa; Jon M. 0 : 1 Oxan; Julen Lizaso 0 : 1 Joseba; Ekai 0 : 1 Ibon Ramos; Brian 0 : 1 Asier; JR Altuna 0 : 1 Iraitz; eta Berrotaran 1 : 0 Iñigo. Igande honetan jokatuko dute bosgarren eta azken jardunaldia, eta erabakita geratuko da zein lau xakelarik osatuko duten finalerdietako koadroa. Partidu hauek jokatuko dira: Oxan-Xerpa; Joseba-Romero; Asier-Berrotaran; Ibon Ramos-Iraitz; JR Altuna-Ekai; Brian-Julen Lizaso; eta Iñigo-Jon M.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!