Irabazten jarraitzen dute neska seniorrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 00:00

Nagusitasunez irabazten ditu partiduak Hernanik.

Aiztondoren aurka 3-0 irabazita, garaipenak kateatzen jarraitzen du Hernanik. Bostetik bost irabazi ditu.

Asteburu ona izan da Hernaniko Eskubaloi Elkarteko taldeentzat. Senior mailako neskek hasi bezain ondo jarraitzen dute, eta nagusitasunez irabazi zuten Villabonan. Aiztondo NKT taldearen aurka 0-3 emaitza lortu zuen Hernanik, eta beste behin erakutsi dute maila goreneko taldea dela. Bost jardunalditan bost garaipen eskuratu ditu Hernanik, eta Harresi 2 taldearen kontra jokatuko dute hurrengo jardunaldia. 

Jubenil mailan garaipen garrantzitsua lortu zuen gizonezkoen taldeak. Ipar Titanak taldearen aurka 2-3 irabaztea lortu zuten partidu gogor batean. Emakumezkoen taldeei dagokienez, Hernani 1 taldeak erraz irabazi zuen Vendeta taldearen kontra, 0-3 emaitzarekin aukerarik gabe utzi zituzten donostiarrak. Hernani 2 taldeak, aldiz, Harresi 1 taldearen aurka galdu zuen etxetik kanpo, 3-0 emaitzarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!