Hernaniko judokek emaitza oso onak lortu dituzte Amurrion eta Iruñean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 00:00

Jare Huegun, Aiur Betelu eta Oier Gainza.

Oier Gainza lehenengo postuan, Jare Huegun bigarren eta Aiur Betelu hirugarren sailkatu ziren Amurrioko txapelketan.

Hernaniko judokek emaitza onak lortu dituzte azken bi asteburuetan jokatutako txapelketetan. Azaroaren 11n, Hernaniko infantilek Amurrio Hiribilduko XXIX Judo txapelketan lortutako emaitzak bikainak izan ziren.

Estatu osoko eta Frantziako 350 judoka kadete eta infantil baina gehiago bildu ziren Arabako herrian. 66 kilo baina gutxiagoko kategorian Oier Gainzak lehen postua lortu zuen. Jarraian, Jare Huegun 57 kilo baina gutxiagoko kategorian bigarren izan zen eta Aiur Beteluk 60 kilo baina gutxiagokoan hirugarren postua lortu zuen. Domina sorta ederra Amurrion lortutakoa.

Gorka Gonzalez eta Aiur Betelu bigarren eta hirugarren

Pasa den larunbatean judoka infantilen eta kadeteen Anaitasuna I. Txapelketa jokatu zen Iruñean. Euskal Herria, Katalunia, Andorra eta Frantziako judokek parte hartu zuten Nazioarte Mailako txapelketa honetan. Hernaniko bi judokek lortu zuten podiumera igotzea. Gorka Gonzalez bigarren sailkatu zen, kadeteen 73 kilo baina gutxiagoko mailan, zilarra leporatuz eta aurreko asteburuan bezala, Aiur Betelu hirugarren sailkatu zen, infantilen 60 kilo baina gutxiagoko mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!