Larunbat honetan, azaroaren 25ean, 'Zaintza eskubide kolektiboaren alde' mahai ingurua egingo dute Kulturarteko Plaza Feministan. Goizeko 11:00etan hasiko da saioa, eta bost hizlari izango dira: Nora Alejos Azkona, Txemi Apaolaza Beraza, Bere Nuñez, Ione Urruzola Ansa eta Marta Luxan Serrano. Gaia euskeraz landuko dute, baina gaztelerara itzultzeko zerbitzua eskainiko dute bertan.