Hezkuntza emozionala lantzeko tailerrean izena emateko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 20a, 00:00

Bihar amaituko da 'Haurren familientzako adimen eta hezkuntza emozionaleko' tailerrean izena emateko epea. Hernaniko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteria sailak familientzat antolatutako tailerra da, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako haurrek eta haien heldu erreferenteek parte hartzeko. Donna Apellaniz Nieto izango da saioen gidaria, eta izena https://labur.eus/tailerraemozioa estekan, 943 33 70 41 telefonoan edo gazteria@hernani.eus helbidean eman daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!