Zinemara irteera egingo dute gaur Hernaniko Gaztelekuko kideek

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 19a, 00:00

Asteburuko legez, gaurkoan ere jarduera berezia egingo dute Hernaniko Gaztelekuko kideek. Sukaldaritza eta tote bag tailerrak egin dituzte aurreko asteburuetan, eta zinemara joango dira gaur. Gaurko saiora joateko beharrezkoa da aurretik izena ematea, eta Mugi txartela eramatea eskatu dute antolatzaileek. Datorren asteburuan altxorraren bila jolasarekin borobilduko dute azaroa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!