Hernaniko familia ugari batuko dira gaur 'Bizilagunak' ekimenean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 19a, 00:00

Jatorri ezberdinetako pertsona ugari mahai baten inguruan elkartuko dira gaur. Horixe da Amherrek antolatutako 'Bizilagunak' ekimenaren helburua, bertakoak eta bertara iritsiak bazkari baten baitan elkartu eta elkarren arteko harremanak sortzea. Gaur 13:00etan jarri dute Gudarien plazan elkartzeko hitzordua, eta parte hartzeko deia egin dute Amherretik: «Kulturen artean mugak dauzkagu, eta gure asmoa da harremanak sortzea eta dauden errealitateez jabetzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!