Asteartetik aurrera ezingo da Tilosetako frontoia erabili

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 19a, 00:00

40.000 euroko inbertsioa egingo du Hernaniko Udalak berritze lanetarako.

Asteartean hasiko dira pelotalekua berritzeko lanak, eta bi hilabetez ezingo da erabili.

Asteartetik aurrera itxita egongo da Tilosetako pelotalekua. Berritze lanak direla eta, ezingo da frontoia erabili datozen bi hilabeteetan. 40.000 euroko inbertsioa egingo du Hernaniko Udalak berritze lanak gauzatzeko, eta zenbait hobekuntza egingo dizkiote egiturari.

Horien artean daude frontiseko horma konpontzea eta goian daukan sarea sendotzea, ezker hormako goialdea inpermeabilizatzea eta horma horretako sarea atzealdera luzatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!