Inteligentzia artifizial musikala (2)

Joakin Ortega Villar 2023ko aza. 19a, 00:00

Ikusita dagoeneko oraina den etorkizun hori, inteligentzia artifizial musikalarena, bururatzen zait zentzuzkoena litzatekela Hernaniko Musika Eskola ixtea. Izan ere, pentsatzen dut aurrekontu garrantzitsu bat izango duela, logikoa den bezala, irakasleen soldatak eta gizarte segurantza ordaintzeko. Eta horien partez, kontratatu litezke pare bat katedradun, musikako DJ goi-mailako tituluaren espezialitatean: mahai bat, zarata izugarri bat sortzen duen aparatu batekin, auskalo zenbat milaka watt-etakoa, bonbo matxakante batekin, 15 urte inguruko gazteria engainatzeko.

Noski, irakasleei eman beste lanpostu bat udaletxean: uraren erreziboa kobratzen, ibilgailuen udal tasa kobratzen... Eta haurrak ez itzazue matxakatu klasera joatearekin, etxean hainbeste orduz ikasi ondoren, 14 urte ingururekin armairua edo ohe-azpia izan dadin erosi zenieten instrumentu horren destinua (milaka euro balio dituena).

Barregarria litzateke, Hernaniko auzoetako jai batzordeetako kideek, euren familia ingurunean izatea musika tradizionaleko ikasleren bat, eta haiei musika instrumentuak erosi izana, aurretik esan bezala prezio eleganteak dituztenak. Mesedez, koherentzia pixka bat.

Hernaniko (herri noble, leial eta garaitu gabeko) Udaleko kultura sailari.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!