Hamaika ipuin eta kontakizun sortu daitezke Kronikako bulegoan gertatzen direnetatik. Azken protagonista Andres Calvo Santamaria hernaniarra da; beno, bera eta bere kalabaza erraldoia.
Baratzean lanean zebilen Calvo, eta kalabaza baten tamainarekin harrituta, Olasagasti Pentsuak dendara eraman zuen bertan pisatzeko. Tamainagatik erraz ikusten da herri bazkari bat antolatzeko moduko pure heltze bat prestatu dezakela bertatik, eta datuek ere hori baieztatu zuten: 42,740 kiloko kalabaza tripontzia.
Tamainarekin harrituta, eta pisua ziurtatu ondoren, Kronikako bulegora etorri zen Calvo, kalabaza haundi bat zuela esanez. Bulegoko zenbait kide joan ziren bere kotxera, eta bertan baieztatu zuten, baskula baten beharrik gabe, makina bat ipuin sar daitezkeela bertan.