Legearen arabera, mikrotxipa jarrita eraman behar dute, eta, derrigorrezkoa den arren, ez da oso erabilgarria azkar aurkitzeko, gure laguna galtzen bada.
Jendeak uste du mikrotxipean bere datuak doazela, baina ez, zenbakizko kode bat baino ez da, lurralde-erregistroan bere datuei lotuta dagoena.
Galduz gero, larritasun denbora asko igaro daiteke gure maskota puntu batera iritsi arte non mikrotxipa irakurri eta gure datuak eskuratu ditzaketen.
Horregatik, derrigorrezko identifikazioaz gain, praktikoa da lepokoan edo arnesean plakatxo bat eramatea gure telefono-zenbakiarekin. Aurkitzen duen lehenak berehala deituko digu, ziur. Canexionen, behar horri erantzuteko, grabatu-makina bat jarri dugu, unean bertan plakak egin ahal izateko. 50 modelo ezberdin baino gehiago daude, gustukoen duzuna aurkitzeko, eta bi minutu barru plaka prest izango duzu.
Ez gehiago pentsatu, etorri plaka grabatzera eta paseatu lasai zure maskotarekin.
Gogoratu Akarregi poligonoko 10garrenean gaudela.
Canexion - Maskotentzako kalitatezko denda eta aholkularitza
Akarregi poligonoa, 10. Hernani
943 04 87 83
www.canexion.es
