Santa Barbarako afarirako izenematea

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 18a, 00:00

Santa Barbara elkarteak urtero bezala afaria antolatu du bazkideen artean. Abenduaren 2an izango da afaria eta izena emateko epea zabalik dago jadanik. Horretarako azken eguna azaroaren 26a izango da; elkartean bertan edo emailez eman daiteke info@santabarbaraelkartea.eus helbidean, aldez aurretik 35 euro ordainduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!