Zortzi elkartek hartuko dute parte Santa Barbaran abenduaren 14ra arte.

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 18a, 00:00

Beste urte betez Hernaniko Elkarte arteko Mus Txapelketa jokatuko da eta XXXVII. edizioa izango da aurtengoa. Guztira zortzi elkartek hartuko dute parte txapelketan: Elur Txori, Etxeberri, Goiz Eguzki, Gure Txoko, Karobi, Santa Barbara, Txantxangorri eta Txalaparta.

Txapelketari azaroaren 20an emango zaio hasiera, astelehenarekin, eta partida guztiak Santa Barbara elkartean jokatuko dira, gaueko 22:00etan. Lehenengo faseak azaroaren 28ra arte iraungo du eta lau taldetan banatuko da.

Horren ondoren, abenduaren 4an finalaurrekoak jokatuko dira, taldeetako lehenengo eta bigarrenen artean. Finalerdiak abenduaren 12an jokatuko dira eta final haundia, berriz, abenduaren 14an. Finaleko egunean, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere jokatuko da.

Santa Barbara elkartea ari da aurten Elkarte arteko Mus Txapelketa antolatzen eta eskerrak eman nahi dizkie laguntza eta babesa eman duten erakunde, enpresa, taberna eta sagardotegiei: Hernaniko Udala, Itxas-Buru sagardotegia, Altzueta sagardotegia, Larre-Gain sagardotegia, Aralar taberna, Gastrokontu, Portalondo eta Hator.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!