Gaur jokatuko dute bigarren partidua Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak, Binakako Txapelketa Nagusiaren ligaxkan. Josetxo Ezkurra eta Iban Larrañaga izango dituzte kontrario, Galarretan, 16:30etan hasiko den jaialdian.
Estreinakoan garaipena lortu ondoren, hasiera onari segida eman nahi diote, baina oso bikote indartsua izango dute aurrez aurre. Joan den astean, Ezkurrak eta Larrañagak desenpatean galdu zuten Segurolaren eta Juanenearen kontra, eta lehenengo garaipena lortzeko gogotsu aterako dira kantxara.