Catering-enpresen azpikontratazioei eta gure seme-alabek ikastoletan jaten duten elikagaien kalitateari buruzko polemikak, ikusita zegoen, eztanda egin du.
Gure talde politikoak bere hauteskunde programan darama eta behin eta berriz saiatu da udal-sukalde proiektu bat urteko aurrekontuan sartzen, tokiko produktu edo “0” kilometroarekin, horrela herriko ikastoletara banatu ahal izateko, produktu freskoarekin elikadura osasuntsua eta osasungarria emateko. Gainera, beste kolektibo batzuei ere eman dakieke jaten.
Badakigu Hernaniko ikastoletako jantoki-zerbitzua udaleratzea garestiagoa dela, bai, baina nahi al dugu gure seme-alabek osasuntsu jatea edo gaur egun jaten dutena? Beste jarduera batzuetarako dirulaguntzen ildoak dauden bezala, elikagaiak osasuntsuak, freskoak eta osasungarriak izatea dakarren ahalegin ekonomikoa diruz laguntzea azter liteke.
Faktore ekonomikoa oso garrantzitsua da, baina elikadurari buruzko hezkuntza ere bada garrantzitsua. Ikastoletan oraindik ez da hori gertatzen, eta uste dugu berebiziko garrantzia duela, batez ere osasunean prebentzioa egiteko, elikadurak deribatu fisiko/emozional asko baititu, pertsonen bizitza baldintzatzen dutenak.
Gure ustez, gure seme-alaben elikaduran inplikatu behar dugu, eta administrazioak gidatu behar du erabaki hori.
Jaione Aristregi Cao
Lurdes Lopez Gorrotxategi
Elkarrekin Podemos/Orain Hernani