Hernani komikigintzaren erdigune bihurtuko da gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 17a, 00:00

HernaniKomik azoka pasa den urtean antolatu zen lehenengo aldiz.

Bederatzi komiki aurkezpenez gozatzeko aukera izango dute herritarrek, egileen presentziarekin.

HernaniKomik azokaren eta jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dute, gaur eta bihar Atsegindegin. HernaniKomik euskerazko komikigintza erdigunean jartzeko intentzioarekin sortu zuen iaz, Hernaniko Udalak, udal liburutegiaren bultzadarekin.  

Aurtengoan ere, azoka eta komiki aurkezpenak izango dira HernaniKomiken muina. Euskal komikigintzaren nobedadeen erakusleihoa izango da. Egun osoko azoka izango da bi egunetan eta 10 postuk osatuko dute azoka, ondorengoak hain zuzen: Ataramiñe; Denonartean; Dobera; Elkar; Harriet; Hernani Errotzen; Herrima; Gaueko; Sare antifaxista; Xabiroi-Ikastolen Elkartea; Udalbiltza eta UNRWA Euskadi.

Bederatzi komiki aurkezpen izango dira, eragileen presentziarekin, eta tartean izango dira sortzaile hernaniarrak ere. Ikasleentzako komiki tailerraz Ainara Azpiazu 'Axpi' arduratuko da, Hernaniko Institutuko DBH 2ko ikasleekin. Eta era berean, zuzenean marrazteko saioak ere izango dira.

Komikigintzan egindako ibilbidea aitortzeko Joseph Camino saria aurtengoan Juan Luis Landa komikigile errenteriarrak jasoko du. 40 urteko ibilbidea egin du komikigintzan. Gainera, aurten nobedade gisa, gaurtik azaroaren 30era bere lanari buruzko erakusketa ikusgai izango da Biterin. 

HERNANIKOMIK

ATSEGINDEGIN

GAUR

11:00-14:30/17:00-20:00: Komiki azoka.

11:30: Komiki tailerra ikasleentzat.

17:00: IV. Komiki lehiaketaren sari banaketa (Dobera elkartea).

17:30: aurkezpena: Surflaria (Uxue Alberdi eta Susanna Martin).

18:00: Aurkezpena: Hiru etxe Santa Monikan (Mikel Begoña eta Iñaket).

18:30: Aurkezpena: Manga euskaraz (Iñaki Otamendi, Aritz Amillategi eta Koro Muro).

19:00: Aurkezpena: Ño! (Maitane Gartziandia eta Eli Pagola).

BIHAR

11:00-14:30/17:00-20:00: Komiki azoka.

12:00: Joseph Camino saria: Juan Luis Landa.

13:00: Dzirt-dzart saioa: zuzenean marraztuz. Unai Gaztelumendi eta Irati FG.

17:00: Aurkezpena: Iker eta Ixone (Gregorio Muro).

17:30: Aurkezpena: Elur gorrituaren egunak (Amaia Telleria eta Laida Ruiz).

18:00: Aurkezpena: Artxipelagoa (Martin eta Xabier Etxeberria, eta Sanvi).

18:30: aurkezpena: Gora Euskal Herrientsak! (Asisko Urmeneta).

19:00: Aurkezpena: Memoriaren ibaia (Juan Luis Zabala eta Mattin).

Azaroak 17-30:

Erakusketa: Juan Luis Landaren lanak (Biteri Kultur Etxean).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!