Goiz Eguzki Abesbatza, kaleetan zehar kantuan ariko da etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 16a, 00:00

Etzi, azaroak 18, Goiz Eguzki abesbatzak Santa Zezilia eguna ospatuko du Hernaniko alde zaharreko kaleetan zehar kantatuz. Abiapuntua Plaza Berria izango da, 12:00etan, Kale Nagusia eta Andrekale zeharkatuz Zinkoenearaino, hamar leku estrategikotan geldialdiak eginez, 16 melodiako errepertorioaren puntu bakoitzean abesti pare bat interpretatzeko. Jaiari amaiera emateko, abesbatzako kideek bazkari bat egingo dute Elur Txori elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!