Burrunbaren bertso bazkaria, abenduaren 2an

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 16a, 00:00

Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo arituko dira kantuan. Txartelak Zintzarri tabernan daude salgai.

Burrunba Hernaniko Gazte Euskaltzale Taldeak antolatuta, bertso bazkaria izango da abenduaren 2an. Euskeraren Nazioarteko Egunaren bezperan Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo bertsolariak arituko dira kantuan Hernaniko Elur Txori elkartean. 

Bigarren aldiz antolatu du Burrunbak bertso bazkaria, eta egun osoko egitaraua prestatu dute aurten. Bazkaldu aurretik trikipoteoarekin hasiko dute eguna, eta bertso saioaren ondoren DJ Anonimous bikoteak girotuko du Ekos taberna. 

Bazkarira joateko txartelak Zintzarri tabernan eskuratu daitezke 25 euroren truke. Aukera beganoa nahi dutenek Burrunbaren instagramera idatzi behar dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!