Hernaniko laikotasunari buruzko jardunaldia antolatu da azaroaren 22an

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 16a, 00:00

Laikotasunaren aldeko aldarriak hezkuntzan maiz egiten dira.

17:30etan Biterin 'Cuando el destino nos alcance' filma eskainiko da eta ondoren hitzaldia hasiko da 15 minutuko lau bloketan banatuta.

Hernaniko laikotasunari buruzko jardunaldia antolatu du herritar talde batek Hernanin azaroaren 22an. Ekitaldia, arratsaldeko 17:30etan hasiko da Biteri Kultur Etxean eta Cuando el destino nos alcance pelikularekin hasiko da. Filmak ordu t'erdiko iraupena du eta ondoren foro edo hitzaldia izango da bertaratutakoen artean. 

Hitzaldia 19:15etan hasiko da eta 15 minutuko lau bloketan egongo da banatuta. Lehenengo blokean aurkezpena egingo da laikotasunaren historiaz «gure inguruan». Bigarren blokean laikotasuna, igarotze errituak eta jai herrikoiak aztertuko dira. Hirugarren blokean hitz egingo da Espainiako Konstituzioan esaten denaz laikotasunari buruz eta udal-araudiei buruz. Eta laugarren eta azken blokean osasuna, laikotasuna eta identitateak izango dira hizketagai. Ondoren, bertaratutakoek eztabaida ireki batean parte hartuko dute. Interesa piztu nahi denez sarrera librea da.

 

Laikotasuna aztergai

Laikotasunaren definizioetatik abiatuko dira hitzaldian, galdera batzuei erantzunez. «Laikotasunaren ideia, egitateek erakusten duten bezala, ezin konta ahala aldiz enuntziatura mugatzen den horietako bat da. Espainiako Estatua laikoa al da bere egituragatik eta Konstituzioaren arabera bete behar dituen funtzioengatik? Euskal gizartea tolerantea, inklusiboa eta laikoa al da?».

Laikotasunean kontzentzia askatasuna gakoetako bat da. «Kontzientzia libre da edozein uste edo sinesmenei atxikitzeko, dela fededuna, agnostikoa edo ateoa; edo bati berari ere ez atxikitzeko, edo nahi duenean aukeraz aldatzeko (apostasia Estatuak bermatu behar duen eskubidea da)». Estatua eta erlijio-konfesioak bereiztea ere bada: «Horrek esan nahi du argi eta garbi bereizi behar direla eremu publikoa eta pribatua; eta zorrotz bereizi behar direla politika eta erlijioak, edo beste berezitasun batzuk».

Herritar guztien tratu berdintasuna ere bada. «Estatu laikoaren neutraltasunak eskatzen du aukera partikular bat bera ere (erlijiosoa ala ez) ez diskriminatzea ez positiboki, ez negatiboki. Estatu laiko batean ez dira onargarriak edozein aukeraren pribilegio publikoak. Horrela bakarrik bermatzen da gizabanako guztiak herritar asketzat hartzea». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!