Txantxangorriko arrantza txapelketa soziala, igandean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 15a, 00:00

Hondarribiako kaian egingo dute txapelketa. Bihar izango da izena emateko azken eguna.

Hernaniko Txantxangorri elkarteak antolatuta, igande honetan jokatuko dute XIII. arrantza txapelketa soziala Hondarribiako kaian. Goizeko 07:00etan hasiko dute txapelketa, eta 11:00ak arte luzatuko da.

Izena emateko epea zabalik dago jada, eta bihar izango da apuntatzeko azken eguna. 18 urtetik gorako pertsonek hartu dezakete parte txapelketan, eta Txantxangorriko bazkidea izan ezean, hernaniarra eta federatua izan behar da. Horrez gain, elkarteko iragarki taulan irakurgai daude bete beharreko baldintza teknikoak.

Postuen zozketa egunean bertan egingo dute, goizeko 06:20etan. Sari banaketa, aldiz, eguerdian izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!