'Sasoi bete hamazazpi', Kontrakantxak

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 00:00

17. urteurrena ospatuko du Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeak abendu honetan. Ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute aurtengoan ere, 'Sasoi bete hamazazpi' da hautatutako leloa, eta abenduaren 5etik 16ra luzatuko dira jarduerak. Abenduaren 5ean bertso afaria izango da Kontrakantxan, Aitor Bizkarra, Maide Garmendia eta Eñaut Martikorena bertsolariekin. Abenduaren 7rako, berriz, Rap gaua antolatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!