Etorriberrientzat euskera klaseak, KPFn

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 00:00

Azaroaren 20an hasiko dira saioak Kulturarteko Plaza Feministan. Dohainik eman daiteke izena KPFn, amhersosarrazkeria@gmail.com helbidean edo 667 710 928 telefono zenbakian.

Datorren astelehenean, azaroaren 20an, etorriberriei eskainitako oinarrizko euskera saioak hasiko dira Kulturarteko Plaza Feministan. Hernaniko Udalak eta AMHER elkarteak antolatutako egitasmoa da, eta «etorriberriei euskerara harrera egitea» da helburua, «euskerara lehen hurbilpena izan dezaten».

Euskera saio horiek Hernaniko herritarrekin osatutako boluntario talde batek emango ditu. Astean ordubeteko klaseak izango dira, informalak eta ahozkoan oinarritutakoak. Bertan, hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte; hala nola, zenbakiak, esaldi laburrak, inguruko izendegia edota bakoitzaren intereseko gai bati buruzko terminologia. 

Jada zehaztuta daude klaseak eskainiko dituzten ordutegiak. Lau aukera izango dituzte izena eman nahi duten pertsonek: astelehen eta asteatzen arratsaldetan, 18:00etatik 19:00etara, edo asteazken eta ostegun goizetan, 10:00etatik 11:00etara. Bakoitzak ondoen datorkion ordutegia hautatu beharko du. 

Izena eman nahi duten pertsonek AMHERREk Kulturarteko Plaza Feministan duten bulegoan egin dezakete inskripzioa, baita amhersosarrazakeria@gmail.com helbidean edo 667 710 928 telefonoan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!