Hernani Errotzenek antolatuta, hitzaldia eskainiko du Larramendik

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 00:00

Iñigo Larramendi izango da gaurko hizlaria.

Biterin eskainiko du Iñigo Larramendik 'Ipar Mendebaldeko baskoiak Iruñeko Erresumaren sorreran' hitzaldia.

Aste honetan izango diren bi hitzaldietatik lehenengoa eskainiko dute gaur, Hernani Errotzen elkarteak antolatuta. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, 'Ipar eta Mendebaldeko baskoiak Iruñeko Erresumaren sorreran' hitzaldia ematen arituko da Iñigo Larramendi. 

824an kokatuko du saioa, eta Eneko Aritza izango da protagonistetako bat: «Ez da data militar hutsa, gudari eta armen anekdota hutsala. Aitzitik, Iruñean botere egonkor bat ezartzeak bere lurraldean baskoien gobernua ahalbidetu zuen Iñigo familiarekin, eta ondoren Jimeno familia etorri zen, eta mendeak igaro ahala erresuma bat egonkortu zen, Estatu forma bat, eboluzioarekin, ezustekoekin eta era guztietako gertaerekin Nafarroako erresuma bihurtu zena, gure iraganeko funtsezko erreferentzia».

Aste honetako bigarren hitzaldia ostegunean izango da. Gazteleraz eskainiko du arkeologiari buruzko saioa Iñaki Sagredok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!