'Azken galdera amari' liburuaren aurkezpena egingo dute gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 00:00

Argazkia: Aitziber Arzallus.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Manex Beristainek sortutako ipuinaren aurkezpena.

'Azken galdera amari' ipuina aurkeztuko dute gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, Biteri Kultur Etxean. Manex Beristainek sortutako lana da, eta heriotza eta doluaren inguruko kontzientzia lanketa egitea da liburuaren helburua: «Gainera, bide batez, berauek lantzeko baliabideak eskaintzea. Bizitza bera bezala, zelofanik gabe agertzen dira ipuinean heriotza, dolua, bakardadea, galera edota beldurra bezalako hitzak».

Ipuinaren oinarria benetako gertaera bat da, Ekain eta bere amaren arteko maitasun istorio «gordiña bezain sakona». Antolatzaileek zehaztu dute 5 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako ipuina dela, baina «heldu baten babesean elkarbanatu eta landu ezkero, mami gehiago atera diezaiokegu edukiari».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!