Teknologiaren alde ilunak argitara, Performancean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 00:00

Teknologia berriek sortutako «isolamendua» mahaigaineratu zuten.

KarmeLaHoz artistaren eskutik, teknologiaren alde ilunei buruzko performancea ikusteko aukera izan zen pasa den astean. Bertan, mugikorrek sortzen duten adikzioari eta egoerei buruzko hausnarketa plazaratu zuten: «Badoa pertsona, mundu birtualean murgildurik, inguran gertatzen denaz ohartu gabe».

Abenduaren 14an egingo dute azken jarduera, klima aldaketarekin lotutako dantza saio batekin. 20:00etan KPFn.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!