Gobernu Taldeak Gobernu Plana aurkeztuko du ostegun arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 00:00

135 proposamen aurkeztuko ditu Gobernu Taldeak.

Arratsaldeko 18:30etan hasiko da aurkezpen saioa, Udaletxeko areto nagusian.

Legegintzaldi honetarako prestatutako Gobernu Plana aurkeztuko du ostegun honetan Hernaniko Udaleko Gobernu Taldeak. Iragarri dutenez, «Hernani hobetzen jarraitzeko 135 proposamen zehatz» aurkeztuko dituzte bertaratzen diren herritarren aurrean. 

2023-2027 legegintzaldiko Gobernu Plana izango da aurkeztuko dutena. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da saioa Udaletxeko areto nagusian, eta Gobernu Taldeak herritar guztiei luzatu die bertaratzeko gonbidapena, «datozen lau urteetarako proposamenak lehen eskutik ezagutu ditzaten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!